Alboka Txiki Abesbatzak bere izen-emate epea zabaldu berri du 2014-2015 ikasturterako. Eskaintza 6 eta 14 urte arteko gazteentzat dago zuzenduta. Abesbatzan parte hartu nahi duten guztiek edo informazio gehiago eskuratzeko, info@albokaabesbatza.com helbidera idazteko eskatzen dute Albokatik. Mezuan haurraren izen abizenak, gurasoen izen abizenak eta telefono zenbaki bat idatzi beharko dira. Arduradunak telefonoz jarriko dira harremanetan bakoitzarekin ikasturtearen hasiera noiz den jakitera emateko.