Lehertu gabeko bonba bat aurkitu du Islada Ezkutatuak taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 22a

Islada Ezkutatuak memoria historikoaren alde diharduen taldeak eztanda egin gabeko bonba bat aurkitu du. Txaldatxur gainean indusketa lanak eta garbiketak egiten ari zirela topatu dute leherkaria. Ertzainek dagoeneko leherrarazi dute Gerra Zibil garaiko proiektila.

Beste aurkikuntza baten berri eman du gaur arratsaldean Islada Ezkutatuak taldeak. Txaldatxurko gainean, trintxera garbiketan ari zirela lehertu gabeko bonba bat aurkitu zuen 1936ko Gerrako gertakariak ikertzen eta garaiko protagonisten hitzak biltzen ari den taldeak larunbatean. Leherkariaren tamainak honakoak ziren: 27 zm luze eta  7'5 zm-ko diametroa. Artilleriako proiektil bat zen bere garaian bota eta eztandarik egin gabekoa. Aurrekoan bezala, Ertzainei parte eman, artifizieroak etorri eta leherrarazi egin dute.