Garai batean bezala euskal dantzak plazara ekarri nahi dituzte herriko Erketzek, Kukukak eta Ttakunek.
Modu “profesionalagoan” lantzen ditu aspaldi Erketz dantza taldeak euskal dan-tzak. Emanaldi ugari eskain-tzen ditu eta uda garaian, hamaika bidaia egindakoa da folklore jaialdi ezberdinetara. Kukukak ere “beste filosofia batekin bada ere”, euskal dantzetan trebatzeko aukera eskaintzen die haur zein helduei ikasturtean zehar. Bi taldeek “gehiago edo gutxiago” muxikoak landu eta erakutsi dituzte urteetan.
Ttakunek bere aldetik, talde iraunkorra sortu zuen duela urte batzuk plaza dan-tzen inguruan.
Dabid Egizabalek esan bezala, “Solaskide egitasmotik beharra sortu zen euskaldun berriei euskaraz egiteko beste gune bat eskaintzeko eta bururatu zitzaigun dantza izan zitekeela aukera ona”.
Horrela, Muxikoak lantzen hasi ziren izan ere, dantzek ez dute zailtasun “handirik”, “eskuragarriena zela iruditzen zitzaigun. Euskal Herri mailan konturatu ginen herri plaza dantza mugimendua sortzen ari zela gainera eta herri askotan antolatzen zela muxikoak dantzatzeko hitzordua. Hala ere, talde honetan ezaugarri nagusia da euskara bera badela helburua”.
Talde honetan bilatzen dena euskaraz, dantzan gozatzea eta ondo pasatzea da, alegia, ez da bilatzen euskal dantzetan trebatzea. “Lan hori oso ondo Erketzek eta Kukukak egiten dutelako”.
Talde berria
Hala ere, aipatu nahi izan dute talde honetan ere ikasturte berrian izango direla berrikuntzak.
Junkal Perez eta Dabid Egizabalek azaldu moduan, Ttakunek aurten plaza dan-tzako bi talde eratuko ditu, “muxikoak ikasteko taldea irekia izan da beti eta ikasturtetik ikasturtera jende berria gehitzen joan zaigu, hori pozgarria da oso baina beteranoenek beharra sentitu dute beste dantza batzuk ikasteko eta hauei eskaintza berria egin behar zitzaiela iruditu zitzaigun”.
Horregatik, aurten bi talde izango dira aukeran. Dabid Egizabalek gidatuko du bat, asteartetan, “muxikoak utzi gabe, batez ere plaza dantzak landuko dituena”. Asteaz-kenetan berriz, Javi Fernandez de Lezeak hartuko du lekukoa, “dantza lehenengo aldiz egitera animatzen direnentzat edota muxikoekin jarraitu nahi dutenentzat” azpimarratu du Fernandez de Lezak.
Bi egunetan saioak 20:00etatik 21:30era egingo dira.
Azken igandetan plaza bete
Aurrerantzean hilabeteko azken igandetan Okendon aukera izango da dantzarako. Dantzarekiko zaletasuna sustatzeko planteamendu irekia da proposatzen dutena hiru taldeek elkarlanean. “Hilabeteko azken igandetan plaza dantzek hartuko dute Okendo plaza. Nahi duen guztiaren-tzat izango da irekia, dantza-tzeko gogoa besterik ez da beharko. Ekimen honek, balio badu ondoren, jendea talde ezberdinetan parte hartzera animatzeko primerako izango da baina hasiera batean, zaletasuna piztu nahi dugu”.
Sustatzaileek argi dute euskal dantzak ikasteko talde ezberdinek egiten duten lana dagoela eta orain proposa-tzen dena beste helburu ba-tzuk dituela. Erketzeko Ruben Arranzen esanetan, “plaza hartzeak esan nahi du Erketz eta Kukukako ikasleek ere leku bat izango dutela, gainontzeko herritarrek bezala, dantzarekin gozatzeko gure emanaldietatik haratago, lagun artean, familian, festa giroan…”.
Egizabalentzat funtsezkoa da “umeek helduak dantza-tzen ikusi behar dituzte gauza arraro bezala bizi ez dezaten dantza”. Maider Oiartzabalentzat “ekimena bera aukera bat da herriarentzat eta herritarrentzat. Proiektu bateratu bat da dantzarako eta euskal kultura dantzaren bitartez bizitzeko. Apustu paregabea da”.
Ekimenak garai batean dantzan aritutako herritarrak hurbiltzea ekarriko duela uste dute. “Azkenean, jendea dantzan ondo pasatzen ikusteak enbidia pixkat ematen du. Muxikoetan ikusi dugu dantzari ohi asko gerturatu zaigula gogotsu”.
Dantzarentzat garai berria
Euskal Herrian dantzan gerta-tzen ari den bilakaera da plazara buelta Egizabalen hitzetan. Garai batean dantza taldeak sortu ziren tradizioa babesteko eta pixkanaka plaza hustu egin zen, “jendeak ondo dantzatzen ez zekienez, ez zen ateratzen fandango bat dantzatzera”.
Alde handia zegoen dan-tza taldeetako kide eta dan-tzan aritzen ez ziren herritarren artean. “Noski dantza taldeak egon behar dira baina plazara atera behar dugu berriz dantza, taldeek teknika eta maila zaintzen dute baina denek, gure plazetan dantzatzeko ohitura berreskuratu dugu”.
Igandetan kalean dantza ikusi eta gehiago sakondu nahi bada, Lasarte-Orian badira aukera ezberdinak. Kukuka, Erketz edo Ttakunen muxikoen taldeak.
Erketzen lagunak esaterako, dantza gustoko duen herritar taldea da eta elkartu egiten dira dantza egiten gozatzeko helburu bakarrarekin.
Igande hauetako hitzordura gerturatuko den herritar kopuruari dagokionez, “jende kopuruan gora beherak egongo dira baina guretzat kontua ez da beti jende asko etor-tzea, dantzara gerturatzea da benetan nahi duguna. Esan behar da, zirkuitu bat sortzen ari dela plaza dantzaren inguruan eta dantza egin nahi dutenak mugitu egiten direla herri batetik bestera, beraz kanpoko jendea ere etorriko dela uste dugu”.
“Ekimen honen bilakaera zein den ikusi beharko dugu pixkanaka” aipatu du Junkal Perezek. Argitu behar da “igandetan ez da inor dantza gidatzen ariko, ezer ez dakienaren kasuan, aurrekoari kopiatu beharko dizkio pausuak…”.
Irailak 28
Lehenengo hitzordua, irailaren 28an 12:00etik 14:00ra. Egun horretarako muxikoetan ibilitako jendearekin entsegua egingo da irailaren 23an 20:00etan Sasoetako eskolan. Hilabeteko azken igandetan plazara gerturatzeko deia egiten dute sustatzaileek eta konplexu eta lotsak etxean utzita, parte hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.