Raul Gomez Margallo garaile Usurbilgo Baxurde Krosean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 22a

Iaz bezala, Raul Gomez lasarteoriatarrak irabazi du Usurbilgo VII. Baxurde Krossa 36 minutu eta 20 segunduko denborarekin. Atzetik, Asier Martinez urnietarra eta Ander Lazkano andoaindarra sailkatu ziren.

Denera 21 herritarrek osatu zuten 10,75 kilometroko ibilbideko lasterketa, tartean emakumezko herritar bakarrak, Kristina Bernalek. Korrikalari guztiek bero handia izan zuten ibilbide osoan zehar.