Ama izan ostean elitera itzuli da Londonen brontzezko domina eskuratu zuen lasarteoriatarra, eta aurten Seuko Munduko Kopan garaipena lortu bazuen ere, esku-hutsik itzuliko da etxera. Orain atseden hartu eta 2016ko Rioko Joko Olinpikoetarako sailkapen txartela lortzen saiatuko da Maialen Chourraut.