Behi Bi Blues bikotearen emanaldia Okendon

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ira. 21a, 11:30
Gaizka Azkarate eta Azkaiter Pelox bergararrek osatutako bikoteak kontzertu bizia eta erritmoz beterikoa eskaini zuen larunbat arratsaldean Okendo Plazan. Paseatzen edo poteoan zebilen jendearen arreta piztu eta dozenaka lagun bildu ziren bikote alai eta umoretsuaren emanaldia ikustera.

Haurrak, gaztetxoen gurasoak, bikoteak, gazte jendea… Adin guztietako lagunek entzun zuten bikotearen errepertorioa. Formatu txiki eta erosoan, gitarra bakar bat, ahotsa eta aho-soinua edo harmonikaren doinuekin blues eta rockabily doinuak eskaini zizkieten herritarrei. Bero-hodeiek zaparradaren bat botako zutenaren beldurrez, eguraldiari begira egon ziren arratsalde osoan, baina azkenean ez zuen euririk egin eta ordubete pasatxoko kontzertu polita eman zuten eskenatoki inprobisatu batean. Kontzertua Kultur Kale Zikloaren egitarauaren barnean kokatuta zegoen.