Puntu bat Liga hasteko
Ilusio handiz zelairatu dira urdin-beltzak Michelingo berdegunera, baina defentsako huts bat tarteko penaltia egin dute etxekoek. Hala ere, Julen Ormazabal Ostadarreko atezainak penaltia gelditzea lortu du eta hauspoa eman zion horrek taldeari.
Atsedenaldira 1-1eko emaitzaz iritsi dira, Jokin Insausti Ostadarreko aurrelariak lehen zatian sartutako golari esker.
Bigarren zatia tentsio handikoa izan zela adierazi du Ibai Etxaide entrenatzaileak: "Beraiek bi aldiz jarri zaizkigu aurretik, 1-2 eta 2-3koarekin, baina gaurkoan jokoak baino gehiago garrak eman digu puntua. Markagailuan 2-3 atzetik ginela hiruko lerroa jarri dugu atzean, bi lateralek gora igotzeko aukera izan dute eta bi aurrelari jarrita sakontasuna bilatu dugu area inguruan".
Javi Solchagak eta Ibai Etxaidek zuzentzen duten taldearen helburua argia da: "Lehiatu egin nahi dugu, lehenengo ligaxka honetan lehen bietan sailkatzea eta igoera fasean konpetitzea izango da asmoa lehengo urtean bezala, talde ona dugu, posible da".