Ikastaro eskaintza zabala Manuel Lekuona kultur etxean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 19a

Ikastaro-sorta zabala egongo da Manuel Lekuona kultur etxean, aurtengo ikasturtean. Dantzako ikastaroak izango dira batetik. Irekita dago izen-emate epea: irailaren 30a izango da matrikulatzeko azken eguna. Prezioak honakoak dira: Lasarte-Orian erroldatuek 31,30 euro ordaindu beharko dituzte hilero, eta erroldatugabeek, 53,80 euro. Dantzako ikastaroan norbaitek baja eman nahiko balu, idatziz egin beharko du, baja eman nahi den eguna baino 60 egun natural lehenago, Manuel Lekuonan bertan.

Dantzakoaz gain, beste hainbat ere egin ahalko dira: ‘Coaching’, Jarreren heziketa, Oroimen tailerra, Sabel dantza, Zeinu hizkuntza, Joskuntza eta konponketak, Bitxigintza eta mantarra eta Literatura tailerrak (euskaraz edo gaztelaniaz). Ikastaro horietan izena emateko epea berbera da; hilaren 30a izango da azken eguna. Prezioak bai aldatzen direla: 27,70 euro ordaindu beharko dituzte hilero herrian erroldatuek, eta 48,70 euro erroldatu gabeek. Urriaren 13 eta 17 bitartean hasiko da ikastaro horiek denak.