Beltzak denboraldi berriaren atarian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 12a

Aste honetan hasi dituzte Beltzak taldeko errugbi jokalariek 2014-2015 urteko lan-saioak.

Gaztetxoenek, 12 eta 10 urtez azpikoek, ostiraletan entrenatuko dute Michelinen arratsaldeko 18:15etatik aurrera.

Seniorrek ere hasi dituzte denboraldi berrirako prestaketa partidak, baina Beltzakeko mutilek Babyauto Zarautz taldearekin jokatu behar izaten dute herrian ez delako maila horretako talderik. Joan den asteburuan Ordizian jokatu zuten denboraldiaurreko lehen lagunarteko partida. 24-19 galdu arren, lehiaketarekin lehen-hartuemana izan zuten Zarautzekin aritu ziren Ander Rekondo, Imanol Galarraga, Xabi Prieto, Julen Aristorena, Andoni Amonarriz, Aimar Mitxelena, Ibai Mitxelena eta David Vega herritarrek. Bihar Plentziara joango dira, Uribealdearen aurka Ohorezko B mailako lehen partida jokatzeko.