Asteartean, irailaren 16an, hasiko dira Intza K.E. pilota eskolako entrenamenduak. Saioak astearte eta ostegunetan izango dira, 18:30etatik 20:30etara bitartean.
Gaztetxoak lau mailatan banatuta daude. Benjaminak: 2005-2006an jaiotakoak, alebinak: 2004-2003, infantilak: 2002-2001 eta kadeteak: 2000-1999.
Izena emateko aukera dago irailean zehar astearte eta ostegunetan Michelinen 18:30etatik aurrera, Jose Felix Solano da arduraduna.