Spanis Doping txartelak irabazi du aurten txirrindularien porrako sailkapen nagusia. Avenida tabernako boletoak 2.214 puntu lortu ditu Giroan eta Tourrean bildutako puntuak batuta eta ondorioz, 1.000 euroko saria poltsikoratu du.
Tourreko irabazlea Spanis Doping bera izan da 1.150 punturekin eta bigarren egin du Ainhoa tabernako JMAS txartelak. Bi hauek 360 eta 180 euroko sariak eskuratu dituzte hurrenez hurren.
Ohi bezala, Ostadarrek zortzi urdaiazpiko zozketatu zituen joan den ostiralean Tourrean parte-hartu duten boleto guztien artean. Irabazleak honakoak: Saratxaga (Also), Jon Ormazabal (Sancho), Maddi eta Leire (Arkupe), Iara (Avenida), Aitonasoto (Eguzki), Irati Olaia (Hiru Aldeta), Dedeman (Antxeta) eta Peio Esnal (Txema).
Tabernen sailkapenean, Avenida izan da puntu gehien lortu duena, beraz, eurentzat da bi pertsonentzat afaria Txartel Txoko jatetxean.