Ostadar Tenis Eskolak hasi du denboraldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 12a

Euskararen erabilera bultzatu asmoz, tenisaren sekretuak modu dibertigarrian erakusten ditu Ostadar Tenis Eskolak. Maila eta adinaren arabera, talde ezberdinak osatzen ditu eskolak era mailakatuan tenisean jokatzen irakasteko.

Irailean hasi eta ekaina bitarte egiten dira entrenamenduak, txaplelketa bat ere bai maiatza eta ekaina artean.

Kirola egiteaz gain, jai-giroa sustatzeko Olentzero Jaia eta Tenis Jaia festa egunak antolatzen ditu Ostadar tenis eskolak. Izena-emateko interesa dutenek 647100853 telefonora deitu dezakete (Iñaki) edota Michelingo kirol-guneko tenis pistetatik pasatzeko aukera dute informazio gehiagoren bila.