Euskal jantzi tradizionalen inguruko bi ikastaro

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 9a

Urtero bezala, bi ikastaro antolatu ditu Ttakunek euskal jantzi tradizionalen inguruan, Euskal Jaiari begira. Urrian eta azaroan izango dira ikastaro horiek, bi hilabete horietako astearte eta ostegun guztietan, 15:00etatik 17:00etara. Emakumeen zentroan egingo dira bi ikastaro horiek. Jone Artola izango da irakaslea.

Ttakuneko bazkide direnek 22 euro ordaindu beharko dituzte ikastaroa egiteagatik; bazkide ez direnentzat berriz, izen ematearen prezioa 25 eurokoa izango da.