Ane Labaka herriko bertsolaria pozik dago ostiralean Zarautzen lortutako txapelarekin. Berak azaldu bezala, Lizardi saria garrantzitsua da bertsolari gazteen artean eta “sei alditan saiatu ondoren irabaztea lortu dut”.
Hamasei bertsolari aritu dira aurtengo edizioan kantuan eta sei izan ziren ostiralean Modelo aretoan jokatutako finalera iritsi zirenak, herritarrarekin batera, Arnaitz Lasarte, Amaia Iturrioz, Imanol Irazustabarrema, Aratz Igartzabal eta Jon Gurrutxaga.
Bertsolari gaztea gustura aritu zen kantuan “ariketa batzuetan beste batzuetan baino erosoago sentitu nintzen baina orokorrean pozik geratu nintzen egindako lanarekin”. Sari hau abuztua amaieran jokatzen dela aipatu du Anek eta “oporrak tarteko, ez zaude beste garai batzuetan bezain prestatua”.
Iaz Asier Aspiroz Zubietarrak eskuratu zuen saria eta txapelketa honek abian jartzen duen bertso paper lehiaketa duela bi urte Anek irabazi zuen ere.