Taldeak azken asteetan egindako elkarretaratzeak Palestina eta zehazki Gazan Israelek egindako sarraskiaren aurrean, "elkartasun ariketak" izan direla adierazi dute.
“Hauekin ozenki besarkatu nahi izan dugu gure lagun palestinarren sufrimendu jasanezina, beraien lur gainean bakean bizitzeko azaltzen duten grina, eta egoera zakar honetan munduko komunitateari laguntza eske egindako eskaera. Besarkatu diogu gureak egiten baititugu beraien nahiak eta eskaerak giza eskubide eta justizia internazionalean oinarritutakoak eta dagoeneko gehiegitan bortizki urratuak izaten ari direnak”.
Aurrerapausoak eskatu ditu Palestinaren Lagunak taldeak: “Ezinbestekoa da Israelek blokeoa altxatzea eta behar diren materialak sartzen uztea edota berarekin lerrotuta dagoen Egiptok Rafah-ko pasabidea irekitzea. Ezinezkoa da bestela aurrera egitea”.
Laguntza ekonomikoa lortzeko iraileko igandetan abian jarri dituzte elkartasun bazkariak. Irailaren 14ean Arrieskalletan, 21ean Elebeltzen eta 28an Xirimirin. Taldeko kideek, bazkariak antolatu edota bertan parte-hartzera gonbidatzen dituzte herritarrak.