Nonguayaz taldearen funky-rock doinuak Isla Plazan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 6a

Nonguayaz taldearen eskutik, funky eta rock doinuak izan dituzte gozagarri herritarrek arratsaldean Zumaburu auzoan. Kultur Kale Zikloaren programaren baitan, hamarnaka herritar hurbildu dira seikotearen jarduna ikustera. Oarsoaldea eta Donostialdeatik etorritako seikoteak emandako kontzertuan, doinu alaiak izan dira batez ere protagonista eta lasarteoriatarrek gogotik dantzan egiteko aukera izan dute.

2008. urtean sortu zen musika taldea eta bi diska atera dituzte sei urteko ibilbidean, hastapenetako maketa bat eta "Koloretako Mundua" izeneko diskoa. Azken lan hau aurkezteko martxoan hasitako giraren amaierako kontzertua izan zen larunbat iluntzean eman dutena eta Phil Javi gitarra-jolearentzat berezia izan da asteburuko kontzertua, taldearekin azkenekoz gaur oholtzaratu delako. Bestalde, herriko musikazaleek, kasu honetan metalaren maitaleek, datorren larunbatean Parapetasonik IV. jaialdian dute zita. Parapetoan antolatu duten kontzertu sortan rock, trash metal, hardcore eta hainbat estiloetako musika-taldek joko dute.