Lasarte-Oriako Podemos/Ahal Dugu aurkeztu dute

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 6a

Denera 50 bat lagun bildu dira eguerdian Okendo plazan Lasarte-Oriako Podemos / Ahal Dugu zirkulua aurkezteko. Herritarrekin eginiko lehen kontaktu publikoan, besteak beste, ekimen herritar honen oinarri politiko, ekonomiko eta sozialak azaldu dituzte.

Mugimendu “parte-hartzaile” gisa definitzen  dute euren burua, jendartearen “ezinegonak” erantzuteko jaio dena eta herritar guztientzat “ateak irekita” dituena. Aurkezpena amaituta, herritarren iritzi, kezka edota galderak entzuteko aukera izan da. Sortu berri den alderdiak bozka kopuru handia lortu zuen herrian Europako hauteskundeetan eta aipatu dutenez, Lasarte-Oriako “zirkuluan” erabakiko dute martxoko udal hauteskundeetarako hautagaitza aurkeztu ala ez.