Areto-Futboleko herriko txapelketan izena emateko azken egunak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 5a

Ostadar SKT-ren barruan Areto-Futbol saila sortu da. Honek Herriko areto-futbol txapelketa antolatuko du eta Nazional III. mailan zegoen Aldaz H.K. taldea hartu du bere baitan.

Saila lanean dago dagoeneko eta XXXII. Herriko txapelketako taldeen izena ematea ireki zuen abuztuan.

Antolatzaileek azaldu dutenez, txapelketako sistema joan-etorrikoa izango da eta ostean, lehen zortzi taldeek play-off-a jokatuko dute. XXIX Mosso oroimenezkoari dagokionez, aurtengo ereduari jarraikiz, kanporaketak partida batera jokatuko dira eta hoberenak iritsiko dira finalera.

Izena ematea
Aipatu legez, taldeek abuztuaren 18tik izena emateko aukera izan dute eta epea asteazkenean, irailaren 10ean amaituko da.

Oraindik izena eman ez duten taldeek bi aukera dituzte, batetik Ostadar SKT-ko bulegora hurbildu, Geltoki kalea 25, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara edo ostadarfs@gmail.com helbidean informazioa eskatuz.

Antolatzaileek jakitea ematen dutenez, talde kopurua mugatua izango da, eta 18 taldeek izango dute aukera txapelketan parte hartzeko.