Ertzaintzak goizaldeko ordu bietan herriko pub batean 46 urteko gizon bat atxilotu du lapurreta egiteagatik.
Ertzaintzatik jakitera eman dutenez, gizonezkoak labana batekin beste bat mehatxatu du pub honen komunetan eta diru kopuru txiki bat lapurtu dio. Tabernako atezaina konturatu eta berak kendu dio labana eta lokaletik bota egin du. Ertzaintzak gertaeraren berri izan duenean, tabernatik gertu aurkitu du erasotzailea eta atxilotu egin du. Gizonezkoak, xiringa bat zeraman eta ustez lapurtutako 30 euroak. Ondoren, Ertzaintzak lapurretan erabilitako 15 zentimetroko labana jaso du.