EPA-HHIn matrikulatzeko epea zabalik

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 3a

Bihar zabalduko du EPA-HHIk hastear den ikasturterako matrikulazio-epea. Graduatua atera nahi dutenek edo Lanbide Heziketako goi mailako sarbide frogak prestatu nahi dituztenek, Lasarteko zentroan eman ahalko dute izena bihartik aurrera.

Soilik tailerrak (Nutrizioa, Informatika, Ingelesa, Artea...) egin nahi dituztenek berriz, datorren astelehenera arte (irailak 8) itxaron beharko dute. Haiek ere Lasarteko zentroan matrikulatu beharko dute.

Ordutegiak honakoak dira: 10etatik 13etara goizetan, astelehenetik ostiralera. Arratsaldetan aldiz, astelehenetik ostegunera zabalduko dute, 16etatik 20etara. Bi telefono ere jarri dituzte interesa dutenen eskura: 943376443 eta 943366608.