"Umore onean euskaraz abestu eta gozatu nahi dutenek, txikitan abesbatza batetik bota zituztenak, tabakoarekin ahotsa urratua dutenak edo lagun artean primeran igaro nahi duten herritar orori dago irekia, baita euskara ikasten ari direnei ere," aipatu dute koruko lagunek.
Beraz, herritarrak gonbidatzen dituzte irailaren 15ean hurbiltzera edo astelehenero arratsaldeko 19:30 eta 20:30 artean Landaberri BHI-n egingo dituzten saioetara.