Albokan izena emateko aukera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko irailaren 2a

Herriko Alboka Abesbatzak 2014-2015 ikasturte berriaren entseguak hasiko ditu irailaren 8an. Astelehen eta ostegun guztietan 20:00etatik 21:30era entsaiatzen dute abesbatzako kideek Arantzazuko Amaren Eliza azpiko lokalean. Entsegu hasierarekin batera, interesa duten herritarrek aukera dute honetan izena emateko.

Izena ematea irekia da 14-55 urte bitartekoentzat eta izena eman aurretik, entsegu bat ikustera gerturatzeko gonbidatzen dituzte herritarrak.

Informazio gehiago jasotzeko info@albokaabesbatza.com  helbidean edo 688 643 403 (Jon) edo 690 059 591 (Kizkitza) zenbakietara deitu daiteke.