Sute batek kalteak eragin ditu Oriako altzari biltegi batean.
Segurtasun sailetik jakitera eman dutenez, sutea 4:40 inguru piztu da Oria etorbidean kokatutako biltegian. Bertara anbulantzia bat eta Ertzaintza gerturatu dira suhiltzaileekin batera. Ez da ezbehar pertsonalik izan baina goizeko 7ak aldera erabat itzali ahal izan dute sua eta kalteak handiak izan dira. Hasiera batean, uste da zirkuitulabur batek eragin duela sua.