Udako Txokoetako txikiek ederki egin dute dantza

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 24a

Udako Txokoetako uztaileko txanda bukatzear dagoela, txikienek gaur eguerdian San Ana jaialdi berezia ospatu dute Okendo plazan.

Piratak, behiak, beleak, Doraemon, Txanagorritxu eta eztaria, pailazoak... izan dira gaur Okendo plazan.

Udako Txokoetako 3 eta 4 urte arteko haurrek Santa Ana jaialdia ospatu dute eta dantzan jarri dituzte plazara hurbildu diren guztiak.

Taldeka emanaldirako bereziki prestatutako mozorroekin atera dira doinu ezberdinekin gorputza mugitzera. Kolore eta musikaz bete dute Okendo plaza emanaldi atsegin eta dibertigarria osatuz.

Begiraleek amaieran ezusteko bat eman diete ere eta "Kolore, kolore" abestia dantzatu dute.

Jaialdiko argazkiak eta irudiak.