Larunbatean, kadete mailako San Inazio proba antolatu zen Azpeitian eta podiumean Bazpi eskolako txirrindulari bat izan zen, Iñigo Altuna.
Altunak aurreko taldeak leku hartu zuen lasterketa hasieratik eta taldetxo txiki bat egitea lortu zuten. Amaierarako kilometro batzuk falta zirela Andoain taldeko Jokin Alberdierkin ihesi joan zen eta helmugan sprint ederra egin behar izan zuen. Tamalez, Alberdik lortu zuen garaipena.
Bestalde, ostiralrean, uztailak 25, Euskadiko txapelketan lehiatu ziren Xuban Errazkin, Koldo Velasco, Jon Ander Unanue eta Luis Sobejano juniorrak. Bazpiko gazteen artean azkarrena, Errazkin izan zen 27. postuan.