Lasarte-Oriako atletak ez zuen atsedenk izan asteburuan. Larunbatean Billabonako Santiotako krosean lehiatu zen eta igandean, berriz, Andoainen Etxeberrietako auzoko R. Cabrejas oroimenezkoan. Bietan atleta marokoarrek gainditu zuten herritarra, Billabonan Amatou Salah eta Andoainen Salah Amaidan.
Etxeberrietako krosean gainera, Antonio Mazo herritarra lehen hamarren artean izan zen eta Ivan Garcia eta Peio Fadriquek ere porba amaitu zuten.