Boris Nogales Kultura zinegotziak azaldu legez, “Aterpea merkatari elkartearekin jarri ginen harremanetan haiek ere Santa Ana egunean parte hartu zezaten. Pintxo berezi bat egiteko proposatu genien eta haiek pintxo hau aurkeztu ziguten“.
Jenni Garcia Aterpeako kideak aipatu duenez, “Goiegi jatetxearekin jarri ginen harremanetan eta haien laguntzaz pintxoa osatu genuen. Taberna bakoitzak bere erara egingo du“.
Santa Ana eguneko pintxo berezia egun osoan zehar jan ahalko da taberna hauetan: Txanpa, Arkupe, Guria, Trumoi, Galiza, Buenetxea, Abend, Usoa eta Sancho taberna.
Aterpeako lagunek azpimarratu dutenez, “hau ez da pintxo potea izango. Pintxoak 2 euro balioko ditu eta edaria aparte doa“.