Elkarretaratzea Palestinako herriaren alde

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 18a

Azken egunotan Israelgo ejerzitoa airez, itsasoz eta lurrez Palestinako lurretan eragiten ari den sarraskia gaitzesteko, 100 bat lagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean Okendo Plazan.

“Palestina askatu!” leloa zeraman pankarta baten atzean bildu dira hainbat herritar. “Israeli boikot”! “Utzi Gazako herria bakean!”, “Netanyahu hiltzailea” bezalako aldarriak oihukatu dituzte.

Palestinaren Lagunak taldeak antolatu du elkarretaratzea eta hainbat norbanakoz gain, EH Bilduk ere atxikimendua agertu dio deialdiari. 

Bestalde, uztailaren 22an, asteartean, herri asanblada, afaria eta "Five broken cameras" filmaren emanaldia egingo dute Elebeltz topagunean 19:30etatik aurrera, Palestinaren aldeko talde bat sortu eta herri mailan mobilizatzeko asmoz. Bertan bideratutako dirua Palestinara bideratuko dela adierazi dute antolatzaileek.