Nely Carla Alberto Mios de Bleges taldera

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 21a

Nely Carla Alberto eskubaloi jokalariak Mios de Bleges taldearekin bi denboralditarako kontratua sinatu du.

Fleury taldean bi denboraldi egin ostean, orain Bordele ondoan dagoen Mios herriko taldean jokatuko du herriko jokalariak. Taldea emakumeen Liga gorenean ari da lehian.

Albertok Fleury taldearekin emakumeen Frantziako kopa irabazi zuen maiatzean eta hori dela eta, Mios de Bleges taldeak bere proiektu berrian parte hartzea nahi du.

Era honetara, bere bosgarren denboraldia egingo du Frantziako Ligan. Le Havre taldean bi urtez izan zen eta Fleury-n egin ditu azken biak.