Bodegas ederki Pasai Donibaneko triatloiean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 21a

Lasarte-Oriako triatletek bi hitzordu izan zituzten uztailaren 12 eta 13ko asteburuan, batetik Pasai Donibaneko I. triatloia eta bestetik Gasteizko Iron Man-a.

Pasai Donibaneko proban 750 m. igerian, txirringan 20 km. eta korrika 5 km egin behar izan zituzten atletek eta Pili Bodegas herritarra emakumeen beterano mailako irabazle izan zen eta sailkapen nagusian laugarren.

Zigor Gallardo herritarrak berriz, Gasteizko Iron Manaren barruan egin zen Iron Man erdian parte hartu zuen. Lasarteoriatarrak 5 orud, 36  minutu eta 20 segundo behar izan zituen igeri 1,9 km., txirringan 94,3 km. eta korrika  egiteko.