Jangelaren eskuduntza Eusko Jaurlaritzarena da, eta 2014-2015 jangela martxan izateko konpromisoa hartu du. Udalak, prozesua azkartzeko eta aurrekontua osatzeko, Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuak ez du %100a osatzen, proiektu teknikoa eta jangela eraikitzeko beharrezkoak diren zimendu lanak beregain hartu ditu Aldundiaren diru-laguntzaz.
Jangela 2014-15 ikasturte amaierarako bukatuta egongo dela dio Hirigintza sailak. Jangela aparkalekuan eraikiko da eta 150 bat ikasleri jaten emateko lekua izango du. Jangelaz gain, office txiki bat, komunak eta begiraleentzako aldagela izango du.
Jangelak egurrezko egitura izango du eta aurrez ekoitzia. Pieza guztiak eginak ekarri eta bertan muntatuko dira. Mota horretako eraikuntzak herrialde nordikoetan oso ohikoak direla aipatu du Udalak.