Lasterketa garaia amaitzear da eta Lasarte-Oriako korrikalariek ez dute aukerarik galdu nahi. Kros herrikoi edo mendi proba ezberdinetan izan ziren lehian aurreko asteburuan eta esate baterako, Santamaña igoeran herritar bat izan zen podiumean, Raul Gomez.
Asteasuko proba honetan herritarrak 29 minutu eta 06 segundotan egin zituen proba osatzen duten zazpi kilometroak.
Ez zen lehen hamarren artean izan zen herritar bakarra izan, Jose Luis Delgado bosgarren iritsi baitzen helmugara, 30 minutu eta 35 segundo eginaz. Antonio Mazo herritarrak 32 minutu eta 47 segundo behar izan zituen.
G2H eta Ehun milak
Uztailaren 11tik 12ra, G2H eta Ehun milak mendi probak burutu ziren.
Goierriko 2 Handiak proban hiru herritar izan ziren. Iñaki Letamendiak 17 ordu 16 minutu eta 03 segundo behar izan zituen ibilbidea egiteko, Javier Olazagoitiak 18:31:03 eta Toño Perezek 19:12:57.
Ehun Milak proban berriz, Peio Fadrique izan zen lehian eta honek ezin izan zuen denbora barruan proba amaitu.
Zumaia Flysh Trail
Proba gogorrekin jarraituz, hainbat izan ziren ere uztailaren 23an Zumaia Flysh proban parte hartu zuten herritarrak.
Zumaia eta Deba artean dagoen Flysharen barruan bi ibilbide ezberdin egin ahal zituzten korrikalariek, 31 km. edo 15,2 km.
31 kilometroko proban Ivan Granado herritarrak 3:27:28 marka egin zuen.
15,2 km. proban aldiz, hauek izan ziren herritarren denborak: Ivan Garcia, 1:23:34; Mikel Benito, 1:24:28; Mikel Arruti, 1:30:53; Sergio Mendez, 1:36:23; Javi Lopez, 1:41:17 eta Miguel Granado, 1:46:57.
Mendi lasterketekin jarraituz, III. Iñaki Ruiz Mendi lasterketa ere izan zen. Bertan Jose Riezu herritarrak 2:16:57 denboran egin zituen ibilbideko 21 kilometroak.
Espainiako txapelketa
Bestalde, LOKEko jubenil mailako hainbat gazte Valladoliden ospatu den Espainiako txapelketan parte hartu dute asteburu honetan. Itoitz Rodriguez zilarra ekarri zuen 400m probatik 48:73 eginda.