Txirrindulariak ederki lehian

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uzt. 21a, 12:20

Bazpi txirrindularitza eskolako gazteak lehengo asteburuan, uztailak 12 larunbatean, Zumaia eta Lazkaoko probetan izan ziren lehian eta lehen hamarren arten egotea lortu zuten gazteetako batzuk.

Lazkaon IX. Esparru proban parte hartu zuten kadete mailako txirrindulariek eta bi herritar izan ziren bertan. Iñigo Altuna bosgarren postuan iritsi zen helmugara sprint ederra egin ostean. Luken Carbayedak, berriz, hogeita zazpigarren postuan amaitu zuen proba.

Jubenil mailan, Joxe Mari Korta Oroimenezkoari egin behar izan zioten aurre Bazpi eskolako hiru gaztek. Jon Ander Unanuek bosgarren postua lortu zuen. Lasterketa guztian iheslari taldean egon zen eta azken kilometroetan atzean utzi zuten Bazpiko gaztea. Luis Sobejano 46. izan zen eta Arkaitz Murillo 56. postuan amaitu zuen proba.