San Fermin festaren zatitxo bat ekarri dute herrira udako txokoetan parte hartzen ari diren haurrek.
Zuri-gorriz jantzita eta egunkaria eskuetan, tradizioari jarraikiz, santuari hirutan abestu diote entzierroa hasi baino lehen. Aurtengoan, Joxe Mari bidaiarik bota du txupina eta hiru zezenen irteerarekin batera, korrikaldi politak ikusi ahal izan dira Okendo plaza arte. Behin herriko plazara iritsita, jai giroa nagusitu da eta korrikalariek jarraitu dute zezenen aurrean zein atzean korrika egiten.
Haurrek ederki pasa dute baina baita begiraleek ere. Urteroko hitzordu honek geroz eta guraso gehiago erakartzen ditu, eta gaurkoan ere guraso, aitona-amona edota senide andana gerturatu da Okendora entzierro berezia ikusteko baina batez ere, bideoak eta argazkiak ateratzeko.
Festak ez du etenik izan eta Okendon goiza pasa ederra egin dute denek. Argazki bilduma osatu dugu hementxe.