Lapurretak saihesteko gomendioak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko uztailaren 9a

Eskualdean, etxeetan gertatzen ari diren lapurretak direla eta, Hernaniko Ertzain etxetik hainbat gomendio gogoratzeko eskatu dute. Etxetik ateratzean giltzaz atea ondo ixtea azpimarratzen da, ezezagunei ez ireki atzezain automatikotik ezta portala ere. Etxe barruan egonda ere, giltzaz edo segurtasun kisketa jartzea gomendatzen dute,  etxeko fatxadan konponketa lanak direnean, andamioekin kontuz ibili eta zaindu etxeko leiho eta balkoiak kanpotik ez irekitzeko. 

Ahal den neurrian behintzat, herritarrek euren etxeetan ate blindatu eta marko sendutua jartzea gomendatzen du Ertzaintzak. Hala ere, lapurreta gertatzen bada, etxean ezer ez ukitu  eta Ertzaintzari berehala deitzea eskatzen da. Ahatik, etxera sartu eta gaizkilerik balego, ez aurre egin, babesean jarri eta Ertzaintzari deitzea eskatzen da.