Lasarte-Oriako XXV. Saria izan zen ekainaren 21ean kiroldegian. Hernani KE, Lagunak Barañain nafarrak, Udarregi-Usurbil, Easo eta Buruntzaldea IKT taldeek parte hartu zuten honetan.
Borka Azpeztegia entrenatzaileak jakin arazi digunez, taldeko igerilari gehienek lehiatu ziren honetan eta domina uzta handia izan zen.
Benjaminek eta alebinek 50 metroko probetan eta infantil gorako mailek 100 metroko probetan parte hartu zuten. Gehienak lehen postuetan izan ziren. Horregatik, sailkapen orokorrean Buruntzaldea IKT izan zen nagusi. Bigarren Lagunak taldea izan eta hirugarrena Easo.
Honela, igerilarietako batzuk haien markak hobetu zituzten Iñigo Ibarburu eta Itsaso Tolosak 100 m. bizkar proban, Garazi Alkorta eta Naiara Lizaso 100 m. libreetan.
Proba indibidualez gain, 10x50 m. libre errelebu mistoa izan zen. Benjamin eta alebinetan nagusi izan zirela adierazi du entrenatzaileak. Nagusienak txapeldun izan ziren “amaiera arte emozio handia izan zuen proban”.
Saria amaitzerakoan gainera, igeriketa eskolako txikiek 25 m. libreetako erakustaldia egin zuten.
Esnal Bartzelonan
Bestalde, ekainaren 14 eta 15ean, Mikel Esnal taldeko kidea Euskadiko Selekzioarekin “Trofeu Internacionakl Ciutat de Barcelona” nazioarteko sarian izan zen. Goi mailako igeriketako zirkuituaren barruko proba honetan Espainia eta Europako igerilari hoberen aurka lehiatu zen.
50 m. bizkar eta 50 m. libre proban parte hartu zuen Esnalek. Lehenengoan marka pertsonala egin zuen eta bigarrenean, berriz, oso gertu ibili zen.
GIF eta Partehartze sariak
Ekainaren 7an, bi txapelketatan izan ziren igerilariak, gazteenak Udako partehartze sarian eta helduenak GIF sarian.
GIF 2 Sarian Iñigo Ibarburuk txapeldunorde izan zen absolutu mailan eta Janire Berasarte hirugarren postua infantiletan. Honetaz gain Euskadiko 5 marka gutxieneko lortu ziren.
Donostian lehiatu zen sarian Buruntzaldea IKT-ko lagunak final guztietan izan ziren.
Aipatu legez, Iñigo Ibarburu sariko txapeldunorde izan zen. 50 m. eta 200 m. libre eta 50 m. tximeleta probetan parte hartu zuen. “Markak hobetzerik izan ez bazuen ere, erregistro onak lortu zituen” aipatu digu Borja Apeztegi entrenatzaileak.
Janire Berasartek infantil mailako hirugarren postua lortu zuen. 50 m., 200 m. eta 800 m. libreetan bere marka hobetu zuen eta Euskadiko txapelketako gutxieneko markak egin zituen hiru probetan. Lortutako puntuei esker brontzezko domina eraman zuen etxera.
Euskadiko txapelketarako gutxieneko markak lortu zituzten beste gazteak Mikel Soto eta Nahia Jie Villamediana dira.
Mikel Sotok 50 m. libre, 100 m. bular eta 200 m. bular probetan marka pertsonalak lortu zituen eta 100 m. bular proban lortu zuen Euskadiko txapelketarako txartela.
Nahia Jie Villamedianak 400 m. estilo proban lortu zuen marka gutxienekoa eta 50 m. libre proban marka pertsonala egin zuen.
Marka pertsonalak egin zituzten beste igerilariak hauek dira: Itsaso Tolosa, 50 m. libre proban; Haitz Mitxelena 50 m. eta 200 m. libre probetan, Jon Ibargoyen 50 m. libreetan, Nora Irazustak 50 m. libre eta 100 m. bizkar probetan, Garazi Alkortak 50 m. eta 200 m. libreetan eta Beñat Alkortak 50 m. eta 200 m. libre probetan eta 100 m. libre proban.
Hau guztiaz gain, Haitz Mitxelena eta Mikel Sotok egindako 50 m. probetako markekin Euskadiko txapelketan 4x50 m. errelebuan parte hartzeko aukera lortu zuen Buruntzaldea IKT-k.
Era berean, Udako partehartze sarian 2 urre, 3 zilar eta 2 brontze eta Gipuzkoako txapelketarako bi gutxieneko marka eskuratu zituzten Buruntzaldea IKT-ko igerilariek. Sei igerilari izan ziren bertan eta guztiek haien markak hobetu zituzten.
Gutxieneko markak Leire Carcedo eta Unai Irigorasek lortu zituzten. Biak gainera podiumean izan ziren.
Unai Irigorasek 400 m. libreetan urrea eta gutxieneko marka lortu zituen. 200 m. proban ere bere marka hobetu zuen.
Leire Carcedok aldiz, 200 m. estiloetan lortu zuen marka. Proba honetan bigarren izan zen. Baina ez zen etxera eraman zuen zilarrezko domina bakarra izan, 100 m. bular proban ere lortu baitzuen.
Enara Arruti gazteak ere bi domina lortu zituen. 100 m. bular probako podiumean Leire Carcero talde kidea baina maila bat gorago izan zen. Hau da, urrezko domina eskuratu zuen. Honetaz gain, 100 m. libre proban zilarrezko postuan izan zen.
Amaia Izagirre gazteak, berriz, 100 m. eta 400 m. libre probatako bere markak hobetu zituen.
Bi master ere izan ziren lehiaketa honetan eta bikain ibili zirela azpimarratu du entrenatzaileak haien markak hobetuz. Biak 200 m. libretan parte hartu zuten. Amagoia Fernandez de Lezeak brontzea eskuratu zuen eta Yoli Pastorrek laugarren postua.
Azkenik, aurreko asteburuan Buruntzalde IKT-ko gazteak Gipuzkoako txapelketan izan dira lehian. Oraindik ez dugu emaitzarik lortu. Hurrengo asteburuan berriz, Euskadiko txapelketetan izango dira Santurtzi eta Gasteizen.