Bigarren eguna hasteko kirola eta jokoak

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 28a

San Pedro Jaietako bigarren egunean haur eta helduentzako ekintzak izan dira.

Okendo plazan APG taldeak patinaje erakustaldia eskaini du. Haurrek urte honetan ikasitakoa erakutsi dute segurtasun eroriak, nola frenatu... Helduek, berriz, haien trebetasuna erakutsi dute slaloma, atzeraka edo binaka patinatzen.

Beltzak Ostadar eskolako lagunek berriz hitzordua zuten kirol gunean. Helburua mele erraldoia egitea bazen ere, hurbildu diren herritarrek haur, gazte, zein helduek errugbiari buruzko hainbat gauza ikasi ahal izan dituzte ere. Hala nola, melea erresistentziarik gabe, melea, touch-ak eta paseak egiten ikasi dute.

Ostean, kalejiran Okendo plazara hurbildu dira eta bertan hirugarren denbora egin dute.

Bestalde, etxeko txikiek Andatza plazan haur parkea dute gozatzeko. Puzgarriak, bideojokoak, mahai, tenisa... denetarik dago bertan tarte ederra igarotzeko.

Ekintzen argazki albuma.