Tximistarreta parkea jendez lepo bazkari herrikoiean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 28a

Udalak eta Sorgin Jaiak-ek antolatuta, jendetza bildu da lehenengoz Tximistarreta parkean egin den herri-bazkarira. Bertan mahaiak, aulkiak jarri, eta norberak eraman behar izan du etxetik jatekoa. Edatekoa aldiz bertan izan dute eskuragarri.

Koadrilaka banatu diren arren, arratsaldeak aurrera egin ahala joan dira lagun-talde ezberdinak elkarrekin harremantzen, eta horietako batzuk arratsaldean egin den orientazio probetan (motzean zein luzean) parte-hartu dute herriko txoko ezberdinetan pistak bilatuz.

Txikitxoenentzat haur parkea antolatu dute Andatza plazan eta adin guztietako jendea bildu da Mus txapelketan. 

Arratsaldeko argazki galeria 

Arratsaldeko bideoteka