Hitza eta musika nagusi

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 30a

San Pedro egunari amaiera ezin hobea emateko hitza eta musika izan dira nagusi.

Manuel Lekuona kultur etxean Ttakun kultur elkarteak eta Earra! Bertso eskolak antolatzen duten bertso saioa izan da.

Gaur Amaia Agirre, Ane Labaka, Beñat Gaztelumendi, Andoni Egaña, Patxi Etxeberria eta Amets Arzallus izan dira oholtza gainean.

Unai Muñoak jarri dizkie gaiak eta ligatzeko moduak, zahartzarora ederki nola iritsi, BEC-eko finala eta bitxikeriak edo gazteak gauan nola dabiltza izan dira jorratu behar izan dituzten gaiak.

Isla plazan berriz, Ibai Berriak taldeak jarri ditu dantzan herritarrak. Pasodobleak, erritmo latinoak, rantxerak... denetarik dantzatu ahal izan dituzte.

Haur eta gazteak barraketan ere ikusi ditugu. Gauerdian berriz, Zezen suzkoak hartu du Kale Nagusia eta bertan izan dira herritarrak.

Hau amaitzerakoan, herriko gazte eta ez hain gazteek Okedno plazan Odolaren Mintzoa eta Estriknina taldeen kontzertuez gozatzeko aukera izan dute.

San Pedro gaueko argazki galeria eta bideoak.