Urtero bezala, sekzio bakoitzeko kirolari nabarmenduak izendatu dituzte. Urtez urte, seriotasunez, gogoz eta grinez entrenamenduetan dena eman eta gero txapelketetan euren maila erakusten duten kirolari onenek oroigarri bana eraman dute etxera.
Atletismoari dagokionez, Itoitz Rodriguez nazioarteko atletak jaso zuen saria Amaia Andres klubeko presidentearen eskutik. Xabi Eugi atleta ohi eta gurasoak berriz, aipamen berezia izan zuen taldearengatik egindako lan guztiagatik-
Tenisean, Xabier Gonzalez entrenatzaileak Julen Uitziri eman zion saria, egiten duen horretan gogo handia jartzearen ordainetan.
Judoan, ohi bezala, Gorka Aristegi prestatzaileak bere mutil guztiei eman zien oroigarri bana: Fermin Balda, Josu Olmos, Mario Garrido, Haritz Urdangarin eta Asier Sagastiri hain zuzen.
Gimnastika erritmikoan, Maite Ruedak Naroa Sanz gimnasta izan zuen gogoan kirolari saiatuen bezala.
Baina sari potoloa, benetan berezia Maite Diez LOKEko idazkariak jaso zuen. Hamar urtez klubarentzat egindako lan guztiagatik oroigarria eta lore-sorta eman zizkioten LOKEko entrenatzaile guztiek. Amaitzeko, saridun guztiek talde-argazkia atera zuten Aginagako kupelen aurrean.