Hobekuntzak kirol zerbitzuan

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 25a

Udal Kirol Zerbitzuen eskaintza eta erabiltzaileen erosotasuna hobetzeko helburuarekin kirol instalazioetan hainbat berrikuntza egiten ari direla jakitera eman du udalak.

Kiroldegian hainbat aldaketa egiten ari da udala zerbitzua hobetzeko asmoz eta aldaketa horien artean hauek dira erabiltzaileek kontutan hartu beharrekoa:

- Takilak ixteko norberaren giltzarrapoa erabiltzea bultzatuko da, euroarekin eta giltzarekin ibiltzea baino askoz erosoagoa delako.

- Lasarte-Oriako udal kirol instalazioen sarrera kudeatzeko hatz-markaren erabilera baliatzen hasi dira; hatz-marka udal kiroldegiaren bulegoan hartzeko eguna asteazkenetan finkatu da, jendea hartzeko ohiko ordutegian.

- Aurrerantzean bazkideentzat kirol txartel berriak erabiliko dira Buruntzaldea mailan, txartel hauek kirol instalazioen sarrera kudeatzeko gertutasuneko txipa dute eta erabiltzailearen argazki digitala daramate inprimatua; txartelak gutxienez, 5 urteko iraupena du.