Ostarteren elkartasun jaialdia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 14a

Herriko Ostarte taldeak elkartasun jaia antolatu du gaur. Egun osoan zehar Brigitarren parean kokatutako postuan jatekoak izan dituzte, tonbola berezia eta bestelako tailerrak ere egin dituzte haur eta gaztetxoentzat dirua biltzeko helburuarekin.

Ostartek ADSIS fundazioak, El Alto Bolivian garatzen duen UTASA proiektuarentzat dirua biltzeko hainbat ekintza burutu dituzte.  
UTASA garapen komunitariorako zentroa da eta pobrezian dauden ume eta nerabeak laguntzea du helburu. 
2014-2015 ikasturtean bertan 75 haur eta 50 gaztek parte hartzen dute. Ikasketetan laguntza jasotzen dute  eta hauek osasun zerbitzu duin bat izaten dutela ziurtatzea dute era berean. 
Gazteek gainera, bertan ikastaro eta taller desberdinak egiteko aukera dute alor profesional ezberdinetan trebatu ahal izateko. Ikasketetan aurrera egin nahi, eta aukera ekonomikorik ez duten gazteentzat bekak ere bideratzen dira egitasmo honen baitan.
Lan honetan jarraitu ahal izateko, fundazioak ahalik eta laguntza gehien behar du eta Lasarte-Oriako Ostarte taldea bezalakoek eskaintzen dutena beharrezkoa dute. 
“Irriak elkarbanatzen” lelopean Brigitarren  plazan  haurrentzako pultserak egiteko tailerra, txapa tailerra, aurpegiak margotzekoak izan dira gaur festa giroan.
Tonbola solidarioa ere egin dute eta bizikleta bat zozketatu dute parte hartu duten herritarren artean. Egun osoan zehar, taberna jarri dute pintxo eta bizkotxoekin eta oso harrera ona izan du Ostarteko kideek esan bezala. 
Herritar asko hurbildu dira Ostarteren proiektuaz interesatuta antolatzaileei galderak egin eta euren ekintzetan parte-hartzera.