Zambra eta Kukuka antzerki et adantza eskolako sei kidek parte hartu dute eta sevillana eta euskal dantza tradizionala uztartzen duen koreografia prestatu du Maider Oiartzabalek.
Ostegunean, EOSen egoitzan entsegu orokorra izan zuten orkestrarekin eta Orfeoi Txikiarekin. FEVAS Euskal Herriko urritasun psikikoa duten pertsonen elkarteko kideak izan zituzten ikusle modura eta hauek ederki gozatu zuten.
Ostiralean, berriz, Gasteizeko Principal antzokian izan ziren eta larunbatean Bilboko euskalduna jauregian. Aste honetan, Iruñean Baluarten izango dira 18an eta 20ean Donostian, Kursaalean.
Saio berezia San Pedroetan
Bestalde, Ane pirata eta Pirritx, Porrotx eta Marimototsen, bisita izango da San Pedro jalen barruan. Hitzordua ekainaren 30ean, 17:30ak aldera da Andatza plazan. Emanaldi berezi izango da lasarteoriatarren parte hartzea ere izango baita. Lehenik kantuz eta dantzaz osatuko saioa izango da eta honetarako, herriko koadrila ezberdinei deialdia egiten diete pailazoek.
Koadrila bakoitzak doinu bat abestu eta dantzatuko du, hau , emanaldia baino egun batzuk lehenago jakinaraiko zaiei koreografia prestatzeko. Oholtza gainean pailazoekin dantza egin nahi duten koadrila guztiek eman dezakete izena ekainaren 20a baino lehen Katxiporretako telefonean, 943 368 404.
“Ez dago adin mugarik, ez da ondo dantzatu beharrik ere, edonork parte har dezake, haurrak, gazteak, familiak, adinduak, …. Bi dira betebeharreko baldintzak: ondo pasatzeko gogoa eta kuadrila bakoitza bere blusarekin oholtzaratzea,” jakinarazi dute pailazoek.
Bestalde, amaieran, Jalguneko gazteekin batera “Pausoka-pausoka” abestiaren flash-moba ere grabatuko dute. Beraz, Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazo bihurriek koadrilak, haur eta gaztetxoak animatzen dituzte San Pedroetako saio dibertigarri honetan parte hartzera.