“Gobernu Ona"-ren inguruko hitzaldia

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 10a

EAJk antolatutako hitzaldi sortaren barruan, atzo Imanol Lasak Zarauzko zinegotziak eskaini zuen gobernu onaren ingurukoa. Honek gobernu on baten zutabe nagusiak azaldu zituen besteak beste.

Atzo, ekainerako “Gobernu Onaren” inguruan Lasarte-Oriako Batzokiak antolatu dituene hitzaldien artean, lehenengoa egin zen Manuel Lekuona kultur-etxean. Imanol Lasak EAJko Zarauzko egungo zinegotzia eta Gipuzkoako Aldundian Parte-Hartze saileko zuzendaria aurreko legealdian, gardentasunean eta efizientzian Lasarte-Orian eta Gipuzkoan erreferente izan behar duen gobernu on baten zutabe nagusiak azaldu zituen.

Lasaren azalpenen ondoren, galderen txanda ireki zen eta hitzaldira gerturatu zirenen eta hizlariaren beraren arteko eztabaida interesgarria sortu zen. Hurrengo hitzaldia ekainaren 18an izango  da. Politika Sozialen etorkizunaz arituko dira oraingo honetan Eider Mendoza Batzar Nagusietako lehendakariordea eta Maite Peña Errenteriako EAJko bozeramailea.