Gobernantza berria hizpide

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 9a

Lasarte-Oriako EAJk gobernantza berriaren inguruko hitzaldiak antolatu ditu bere alderdikide eta lagunei zuzenduta. Estitxu Alkorta eta Boris Nogales zinegotziek eta Jon Antxordoki herri buru batzarreko kideak aurkeztu zituzten asteazkenean.

“Gipuzkoako eta Lasarte-Oriak berak aldaketa behar du, egitasmo berri bat. Gobernu onean oinarritutako politika publikoak, herritarrentzat gertukoak, krisiari modu partekatuan aurre egiteko eta ongizatearen etorkizuna bermatzeko plangintza zorrotza eta erabakigarria,” azaldu zuen Estitxu Alkorta EAJko bozeramaileak.

Horretarako hitzaldi sorta bat antolatu dute. Agerraldian azaldu zutenez, Xabier Iturbe Kutxako lehendakari ohia  edo Joxean Muñoz Kultura sailburuordearen hitzaldiak entzun ahal izan dituzte alderdikide eta lagunek eta hauei jarraipena emateko beste bi hitzaldi antolatu dituzte.

Batetik, gaur, ekainaren 9an, Imanol Lasa Diputazioko Partehartzeko zuzendaria ohiak Gobernuaren oinarriei buruz hitza egingo du eta “Ongizatearen etorkizuna” izango da Eider Mendoza, Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakariordeak eta Maite Peña, Errenteriako EAJko bozeramaileak ekainaren 18an  eskainiko duten hitzaldiaren izena.

Hitzaldiak Manuel Lekuona kultur-etxean izango dira, 19:00etatik aurrera. “Batzokian egin ditugu lehen biak eta leku faltan egon gara” azaldu zuten. Lasarte-Oriako EAJk alderdikide eta lagunei hitzaldi hauetara hurbiltzeko gonbita egiten die