Ostegunean, bitxigintza ikastaroa jaso zuten AEK Muntteri euskaltegiko ikasleek. Ikastaroa goizez eta arratsaldez egiteko aukera izan zuten Agara Agirreren eskutik. Bitxiak egiteko garaian jarraitu beharreko lana, zein lan tresna erabiltzen dituzten,... ikasleek ikasitakoa praktikan jarri zuten eta bakoi-tzak diseinu ezberdinak egin zituen. Gauza asko ikasi zituzten baina batez ere, eurek aipatu bezala, bitxi bat egiteak duen lanaz jabetu.