Egunkaria-ren auzi ekonomikoaren aurretiazko saioa egin zen apirilean eta kasua artxibatzeko eskatu zuten defentsek. Aldiz, Fiskaltzak zigor eskaerei eutsi eta ahozko epaiketa egiteko eskatu zuen. Hala ere, Carmen Zubimendi Donostiako Zigor Auzitegiko epaileak auzia artxibatu duela jakinarazi zuen atzo, ustezko delituak, diru laguntza publikoen iruzurra eta diru kontuak faltsutzea, bere ustez preskribatuta daudelako.
Fernando Furundarena herritarrarentzat, Joxe Mari Sors, Mikel Sorozabal, Ainhoa Albisu, Begoña Zubeltzu, Joan Mari Torrealdai, Iñaki Uria eta Txema Auzmendi akusatuentzat 9 eta 18 urte arteko espetxe zigorrak eta 221 milioi euroko isunak eskatu ziren.
Fiskaltzak orain gehienez bost eguneko epea dauka erreforma helegitea edo apelazioa aurkezteko. Egingo ez balu, bertan behera geratuko litzateke hamaika urtetan luzatu den auzia.
Fernando Furundarena elkarrizketatu zuen Txintxarrik 2010ean. Ikus elkarrizketa osoa.
http://txintxarri.info/elkarrizketak/amorrua-haserrea-eta-ezintasun-handia-sentitu-nuen-25AB8E0/