Lehendakaria Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 6a

Iñigo Urkullu Lehendakariak Michelin bisitatu du. Lantegiko arduradun eta langile ordezkariek egin diote harrera. Museoa bisitatu du eta honetan Arantza Tapia sailburuaren laguntza ere izan du. Michelinen ibilbidea eredugarria dela aipatu du, bai Euskadin baita atzerrian ere.

Iñigo Urkullu Lehendakariak Michelin bisitatu du 80.urteurrenaren aitzakian. Arantza Tapia sailburua eta lantegiko buruek egin diote harrera. Michelingo museoa bisitatu du eta lantegiaren ibilbidea goraipatu du.

Garai ezberdinetara egokitzeko lantegiak egindako lana azpimarratu nahi izan du. Michelin Euskadin zein atzerrian eredu dela aipatu du eta horrela lan egiten jarraitzeko animatu ditu. 

Bide batez, aipatu du onartzear dagoela neurri bat non zerbitzu eta lan publikoak egiten dituzten enpresei eskatuko zaien, kontratazioak egiterakoan langileen %20 langabezian dauden pertsonak izatea. Honakoa langabezia tasa murrizteko neurria izatea nahi du Jaurlaritzak. Hala ere, azken datuek erakusten dute Lehendakariaren iritziz, esparru honetan hobetzen ari dela gurean egoera.