Gipuzkoako hainbat lekutatik Zabaletara joandako 80 gaztetxo pedalei jo eta su eragiten aritu dira gaur arratsadean Zabaletako errepideetan.
Alebin mailan, Bazpiko mutilek podiumeko hiru koskak berdez jantzi dituzte, Asier Pozok, Aimar Unanuek eta Beñat Carbayedak hurrenez hurren. Nesken artean berriz, Irunes taldeko Nagore Lizarraga izan da azkarrena Irati Arteaga eta Naiara Blancoren aurretik.
Infantil mailari dagokionez, soilik bi neskak hartu dute parte Zabaletan. Viveros San Anton taldeko Naia Urbieta izan da garaile eta Allerruko Ekhiñe Rivasek ezin izan du lasterketa amaitu eroriko bat tarteko.
Mutilen kasuan, Haritz Erasun Zarauztarra taldeko txirrindularia izan da lehena Gaizka Gurrutxaga eta Adrian Sorreluze gaindituta. Indarrak berreskuratzeko guztiek batera egindako merendola polit batekin eman diote amaiera arratsaldeari.