Gimnastak Gipuzkoako txapelketako podiumean

Txintxarri Aldizkaria 2014ko ekainaren 2a

Senior, jubenil eta kadete mailako LOKEko gimnastak Gipuzkoako txapelketan lehiatu ziren Eibarren, maiatzaren 24ean.

Maite Rueda entrenatzailea oso pozik agertu da lortutako emaitzekin. “Aurten araudi aldaketa izan da eta moldatu behar izan gara. Baina neskek ederki egin dute lan”.

Senior A mailan, Aizpea Arroyok hiru domina eskuratu zituen bakoitza kolore batekoa. Batetik xingolarekin Gipuzkoako txapeldun izan zen, uztaiarekin brontzezkoa eskuratu zuen eta sailkapen orokorrean zilarrezkoa lortu zuen.

Ainara Apeztegia jubenila B mailan lehiatu zen eta borrekin Gipuzkoako hirugarren izan zen. Bestalde, xingolarekin bosgarren izan zen eta sailkapen orokorrean postu berean amaitu zuen.
LOKEko taldeek ere domina eskuratu zuten, brontzezkoa. Jubenil mailako A taldeak borrekin egin zuen lan eta Kadete B mailako taldeak sokekin.

Euskadiko txapelketa
Orain Euskadiko txapelketa dator. Kadeteak Leioan izan dira asteburu honetan, gainontzeko guztiek Durangon izango dute txapelketan ekainaren 7an.